ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EUSKARALDIAN MURGILDUTA

Pasa den ostiralean, azaroaren 23an, Euskaraldiari hasiera eman genion Iturburun eta 11 egunez  arituko gara AHOBIZI guztiak buru belarri euskaraz. Liburutegi saioetan tartetxo bat hartu dugu  eta euskarari hitz politak eskeini dizkiogu ere.


Hitz, mezu, lelo eta konpromezu eder guzti hauekin  hormairudi erraldoi bat osatuko dugu datorren astelehenean, Euskararen egunean. Jai bukaera ezin hobea izango da!!!


Aurrera AHOBIZI, BELARRI PREST eta BIHOTZ GOZO guztiak.
Baina ez ahaztu… Euskarak 365 egun!!!

EUSKAL HERRIETAKO IPUINAK




"Ipuinak ametsen munduan bizi dira, eta buru batetik bestera doaz, batzuetan ahantziz, beste batzuetan oroituz; emozioen eta sentipenen uretan bainatzen dira; ernaldu, eta lur zelai edo menditsuetan errotzen dira; hegan ere egiten dute, irudimenaren, memoriaren eta sormenaren airean zehar; desioen eta hitzen beroan su hartzen dute."



"HEGAN EGIN DEZATELA ZURE IRUDIMEAN BARRENA, ETA ERNALDU BITEZ ZURE LURREAN"

ANIZTASUNA ABERASTASUNA DA!

Martxoaren 17an LGTB-FOBIAREN AURKAKO EGUNA dela eta, aretoan elkarbizitza taldeak antolatuta 
"ANIZTASUNA ABERASTASUNA DA"
 aldarrikatuko dugu.

GU ERE ORTZADAR GARA, KOLORE ASKOTAKOAK!!!



Hona hemen liburutegian lantzen ari garen bideo zein abesti batzuk:





ERREBAL PLAZIA!!!!!!!!!

Gaur udaletxean egon gara errebal balioanitzeko ekipamenduaren izen/logo lehiaketaren bozken zenbaketan. 

Guk , La Salle-rekin elkarlanean ERREBAL PLAZIA izengaia aurkeztu genuen eta IRABAZLE IZAN GARA!!





Gaur liburutegian egun berezia dugu, 
LIBURUAREN EGUNA!!!

Dagoeneko liburutegi ingurua apaindua dugu!

14.45etan geletatik atera eta 15 minutuko irakurketa ixila burutuko dugu denok batera.


ESERLEKUTIK MUGITU GABE BIDAIATZERA GOAZ!!!!


XAKE TXAPELKETA



 ZORIONAK IRABAZLE ETA PARTE HARTZAILE GUZTIEI!!

Arrakasta handia izan du txapelketak eta giro bikaina egon da.

Hurrengo arte!!

XAKE MATE!!





MARTXOAK 8 ATE JOKA DUGU!!

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko eguna gogoratuko dugu ikastolan. 
Aretoan burutuko dugun ekintzan argitasuna emango diogu emakumeei!! 
LIBURUTEGIAN berdintasunaren aldeko lemak, ametsak eta aldarrien horma-irudia egin dugu.





ILUSTRAZIO LEHIAKETA


Liburutegian antolatutako "Haur bat espazioan" ipuinaren ilustrazio lehiaketan parte harte dute 3. eta 4. mailako bolondres batzuk. Bi sari mota banatuko ditugu ostiral honetan jolasgaraian: epaimahaiaren saria (6.mailako ikasle batzuk osatuta) eta mailakideen saria (3. eta 4.mailako ikasleak euren mailakideen ilustrazioa bozkatzeko aukera izan dute). 

Hala ere, ZORIONAK partehartzaile guztiei, lan bikaina egin duzue denek!!!







10. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

Aurten ere Elkarrek ipuin eta  ilustrazio lehiaketa antolatu du. Ikastolaren parte hartzea handia bada, Basque Culinary Center-era txango bat irabaz dezakegu. Martxoak 21 baino lehen utz itzazue zuen lanak liburutegian!
Animatu eta parte hartu!!!!




El

MARITXIPI KANTU-JOLASA