ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






EUSKARAREN EKIMENAK GUINNESSA LORTU DU

Eibarrek Munduko Ginness Errekorra lortu du.



Ekintza herrikoi eta itxaropentsua izan zen. Horrekin  hasiera eman zion Eibarko Euskara Planari.

Eguneroko bizitzan gure hizkuntzak leku handiagoa hartuko duela pentsatzen dugu.

Ondoko errepotaian egun hartan ataratako hainbat argazki.


Ze ekintza polita burutu genuen eibartarrok !!!


DONOSTIAKO LIBURUTEGIEN IRAKUR GIDA


Oporrak hastear daaudela-eta  irakur gida interesgarri hau heldu zaigu. Bertan adin guztientzako gomendioak aurki ditzakegu, ikus ezazu.







AKEBAI: EIBARKO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN HASIERA

Eibarko Herriak Euskara indartzeko Plan Estrategikoa 10 urtetarako martxan jarri du.

Hasiera emateko ekintza honi Untzagan, ekainaren 22an, Guiness marka bat hautsi nahi da.





IPURTERRE SARIA: IPUIN LEHIAKETA

EtaKitto antolaturiko IPURTERRE Sariaren banaketa burutu da gaur goizean.

Aurten ere ikasleen artean irabazle bat izan dugu, 3. mailako Elene Arrazola.

Ekitaldian   bere gelako lagunekin izan da eta denak oso gustora egon dira magoaren saioa ikusten eta parte hartzen.








Klotilde Kontenedorea izan da Elenek idatzi duen ipuin dibertigarria.



ARGAZKILARITZA LIBURUTEGIAN

Eibarren, Klub Deportiboko Argazki Taldeak, maiatzean  hainbat  erakusketa antolatu ditu. 

Iturburuko Liburutegian, ere, argazkilaritzari  bere txokoa eman nahi diogunez lehiaketatxo bat antolatu dugu.

Goi Zikloko ikasleek gai ezberdinen inguruan hainbat argazki aterako dituzte eta gustokoenak aukeratu.

Sarrera honetan argazki batzuk jarriko ditugu.



Batzuk benetan interesez ari dira ekintza honetan.

Lehenengo lehiaketa martxan jarri dugu eta irabazlea ere atera dugu. Gaia: NATURA izan da.


MUGIKORRAREKIKO MENPEKOTASUNA

Bideo honetan era dibertigarrian erakusten digute egoera ezberdinetan mobilek nola aldatu duten pertsonen arteko harremanak. 





2 LIBURU OPARITZAT: PERTSONA EZBERDINAK ONARTZEN IKASTEKO


Katrinen amak 2 liburu berezi oparitu dizkigu: "MIMI la jirafa azul" -Cécile de VISSCHER  eta "te quiero (casi siempre)"- Anna LLENAS.

Lehenengo liburuak  ezintasuna dituzten umeak onartzeko eta maitatzeko balio digu.

Historia honetan  argi ikusten da ume horiek ,ere, zoriontsu izateko ahalmena eta eskubidea dutela.
Bigarren ipuinean pertsonai bien arteko harremana ikus dezakegu. 
Lolo eta Rita oso ezberdinak dira;  ahalmen eta zaletasun ezberdinak izan arren, asko maite dute elkar.





Eskerrik asko opariagatik


IPUIN KLASIKOAK BERRIDAZTEN



4. mailako ikasleek taldeka ipuin klasikoak berridazteari ekin diote.

Horretarako antolatu behar izan dute nola bideratu lana: Ipuinen aukeraketa, irakurketa, lanaren banaketa, ilustrazioak egin, ordenadorez idatzi testua eta ondoren gelakideen aurrean kontatu.
 Azken pauso hau oso era dotorean aurkeztu digute 4Bkoek liburutegian.



Irudian sakatuz gero ipuinak ikus eta irakur ditzakezu. 

OTSOAREN IPUINA: AITAREKIN IRAKURTZEKO APROPOSA

Igandean aitaren eguna ospatuko dugu. Etxe askotan egun garrantzitsua izaten da.

Liburutegitik oparitxo bat egiten diegu aitatxoei, haurrekin "OTSOAREN IPUINA" irakurtzea.

Aita-eredu ezberdina agertzen da  ipuinean eta gainera dibertigarria iruditu zaigu. Marrazkiak ere politak eta esanguratsuak ditu.




Ikastolan 1go eta 2. mailakoei irakurtzeko aproposa. 

UDABERRIA

Bideo honetan udaberriaren miraria ikus dezakegu.



Txomin eta Urbil Artolak "Primaderako Baladak" izeneko abestia eskeintzen digute.


3 TXULO PROGRAMA ITURBURUN


Atzoko goiza berezia izan zen gure ikastetxean. Alde batetik nazioarteko emakumeen eguna zenez ekintza berezi batzuk genituelako. Hortik aparte EITBko 3TXULO programak ikasleekin saio batzuk grabatu zituztelako.


Goizian goiz bertan izan genuen Ixabel bere irriparrarekin haurrei galderak eta elkarrizketak egiten.

Ikasleek aurretik saio ezberdinak prestatuta zituzten. 3. mailakoek, esateko, Juan Kruz Igerabide eta Joxean Ormazabalen olerkiak errezitatu zituzten. 4. mailakoek, berriz, eskulanak azaldu zituzten eta baita ere errezetak. 

Hortik aparte ikastolaren txoko eta une ezberdin asko grabatu zituzten.

Orain bakarrik falta zaigu telebista aurrean  jartzea programa ikusteko.



EMAKUMEAREN EGUNA


Emakumearen eguna dela eta Emakundek eginiko bi bideo jartzen dugu gure blogean.



Historian Feminismoaren une garrantzitsuak 


Emakumeak Eibarren, argazki bildumatxo bat jarri dugu, kirolean eta lanean agertzen dira .


LIBURU BERRIAK



Hona hemen hiruhilabete honetan erosi ditugun liburu berriak.

Aukera gehiago ondo pasatu eta ikasteko.




TXORIAK HOBETO EZAGUTZEKO




Asier Sarasua biologoaren laguntza eta Codesyntax enpresaren garapen teknologikoarekin "Txoriak.eus" webgunea martxan jarri da. 

Bertan Euskal Herriko txori eta hegaztien inguruko informazioa ematen dute. Txorien fitxen bitartez hegaztien euskarazko  izendegia jaso eta berreskuratu nahi izan da.



Webgunea

ARATUSTEAK PRESTATZEN



Ihauteriak hurbiltzen ari dira. Ikastolan musika, dantzak eta mozorroak prestatzen gabiltza.

Eibarren larunbatean Koko dantzak hasiko dira eta baserriz baserri girotzen eta Koko eskian arituko dira Kezka Dantza taldekoak.





Ikastola, berriz, Eguen Zuri egunean kaleratuko ditugu gure euskal mozorroak eta beste eskolekin batera girotuko dugu Eibar.












JOLASTEN ONDO PASA ETA IKASI

CHILDTOPIA orrialde honetan sartzen bagara hainbat jolas mota aurki dezakegu: oroimenezkoak, musika, hizkuntza, matematika, kreatibitatea, behaketa edo abilezia lantzekoak.




Ondo pasatu eta ikasi

ITURBURUKO XAKE TXAPELDUNAK



Aurtengo Xake Txapelketari bukaera eman diogu 

Guztira 32 lagunek hartu dute parte: 12 Goi-Ziklokoak eta  beste 20 Erdi Ziklokoak.



Lehia handi egon ondoren hemen dituzue irabazleen argazkiak.

Goi-Zikloko Txapeldunak


Erdi Zikloko Txapeldunak



                                      



NAIROBITARRA JOLASAREKIN EUROPATIK BIDAIATZEN


Liburutegian Nairobitarra, mundua ezagutzeko jolasa, erabiliko dugu. Ikasten ari garen bitartean ondo pasatzeko material aproposa dela pentsatzen dugu.

Adina kontuan izanda Goi-Zikloko ikasleek erabiliko dute. Material guztia erabili beharrean Europa inguruko galderak egingo ditugu. Gelaka arituko gara eta gela bakoitza bi zatitan banatuko dugu.


Erantzun zuzen bakoitzaren truke NAIROBITXARTEL bat jasoko du taldeak.Txartel gehien jasotzen duenak irabaziko du Europako bidaiatxo hau.



9.ELKAR IPUIN ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETA


Elkar argitaletxean martxan jarri du aurtengo Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa.

Ipuina, ilustrazioa eta lehiaketaren arauak

Tailerrean material hau erabiliko dugu Ipuinak asmatzeko eta baita ere Ilustrazioak egiteko.

Ikasleak gustora aritzen dira eta interes handiarekin hartzen dute Elkarrek proposatzen dituzten ekintzak.





1GO MAILAKOAK LIBURUTEGI TAILERREAN





Iturburuko txikitxuenak ere hasi dira liburutegi tailerrean.

Hamabostean behin etorriko dira. Bertan ekintza ezberdinak izango ditugu: ipuinak entzun eta irakurri; eskulantxoak egin; bideoak ikusi... Tailerrei hasiera emateko magiaz gozatu dugu. 
"Educando con magia"- Xuxo Ruiz-en  liburutik 2 trukoen bitartez ikasleak aho zabalik utzi ditugu.






Ondoren hitz magikoak margotu dituzte: Eskerrik asko, Barkatu eta Mesedez. 





SANBLAS OPILAREN BERTSOA


Sanblasak egiteko eta jateko ohitura galdu beharrean indartu egin dela esan dezakegu.

Ohitura polit honekin bertsoa ikas eta abestu dezakegu.

Sanblas opilaren bertsoa

Eibarren ospatzen
 sanblasen eguna
goxo goxoa da (e)ta
on egin daigula.

Kanpotik zurixa da
barrutik horixa 
sanblas opilak dauka
barruan anisa.

Eibartarren ohitura 
ez dakit noizkua
ume, zahar eta gazte
ospatu daigula.








INTERNETEN SEGURTASUNEZ


Gure ikasleak interneten aritzea ezinbesteko dela pentsatzen dugu.
 Horregatik euren segurtasuna asko kezkatzen gaitu. Ondorengo irudian klikatuz gero gai interesgarriak lantzen dituen orrialdean sartzen gara



Google eta OCU-k eginiko orrialdea