ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






AHOTSAK.COM: IKASTOLAN GRABATUTAKO BIDEOA

Ahotsak.com proiektua aurrera eramaten ari direnak,gure esperientzia azaltzea nahi izan dute bideo batean. Bertan ikusiko duzue J.A.Mogel ikastolako haurrek nola eta zertarako aprobetxatzen duten gure nagusien kontu, ipuin eta jakinduria. Argatxako umeek kantu eta jolas ezberdinak ikasi dituzte Ahotsak.com-etik hartuta. Iturburuko ikasleek, berriz, web orri interesgarri honetatik informazioa aurkitzen eta erabiltzen ikasi dute.

XVIII. SAN ANDRES BERTSO PAPER LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

June Eguren eta Iker Arginzoniz pozik eta irripartsu agertzen dira Bertso Paper Lehiaketan irabazleak irten direla jakin eta gero.

1GO SARIA:
JUNE EGUREN ALONSO


IKASTOLARA BUELTAN
Oporrak pasa dira
berriz eskolara
hantxe egongo dira
Ane eta Lara

Gelara sartu gara 
ikasle mordoa
matematikarekin 
hartu dugu loa

Aiza potxin
ez dago zer egin 
matematika 
liburu honekin (bis)

Jolastokira goaz 
asper asper eginda
ez dago arrazoirik
lehenengo eguna da ta.

Aiza potxin
ez dago zer egin
etxeko lan 
aspergarri hauekin (bis)

Doinua : Aiza Potxin


2. SARIA
IKER ARGINZONIZ RICAFRANCA

BERTSOA
Dama horren pausoak
gustaturik noski
ez duela dantzatzen
zortzikuan gaizki

Trai lara lai
zortzikuan gaizki (bis)

Nondinahi somatzen du
soinua hasita
Zergatikan dagoen 
ondo ikasita

Trai lara lai
Ondo ikasita (bis)

Doinua: Ama begira ezazu

Zorionak, June eta Iker, orain ondo prestatu itzazue bertsuok Iturburuko azoka egunerako eta batez ere Eka Kittok antolatutako Bertso Jaialdirako.

GAZTAÑERRE




Aspalditikan ohitura den bezala Eibarren , ikastolan  ere, Gaztañerre eguna ospatu dugu. Horretarako gaztaina erreak jan, abestu eta Euskararen Kanpainari bukaera eman diogu.


Kanpaina horretan gela bakoitzean gaztainondo bat margotu eta bertan gaztainak itsatsi ditugu.






Euskara gehien erabili dituzten gelek gaztaina gehiago margotzea zuten erronka.

Gaztainak begiratzen baditugu emaitza oso ona izan da, errealitatea , berriz, ez dut uste hain ona denik. Euskara erabiltzea sarritan ahazten baitugu.


Lehenengo mailakoek gaztainak jaten




PELIKULA DIBERTIGARRIA: PROP & BERTA

Ostegunetako zinema emanaldietan pelikula  barregarri bat ikusi dugu,  MANTANGORRI bildumatik

ataratakoa. Izena Prop&Berta da.

Irudi animatuen bitartez Sorgin baten gaiztokeriak agertzen dira. Prop-ek eta Bertak, bere behia, abentura

irudimentsuen bitartez euren herriko sorginkeriei aurre egitea lortuko dute.

Hasiera eta Erdi Ziklokoentzako oso aproposa den pelikula dibertigarri honekin balore asko lantzen dira:

laguntasuna, maitasuna, elkarlana,e.a.

TORIBIO ETXEBARRIARI BURUZKO LEHIAKETA

Udal Liburutegiko Blogetik hartuta


Eibarko Udal Liburutegian Toribio Etxebarriaren omenez lehiaketa bat antolatu dute, horrela bere bizitza eta lana hobeto ezagutzera emango dute.
Bi mailetan  banatu dituzte  lehiaketa, hau da : 12 urte arte  eta 12 urtetik gora. Maila bietan galdera sortak egongo dira.
Astero galdera ezberdinak izango dira eta sarituen izenak blog eta web ezberdinetan aurkituko ditugu.
Euskararen Nazionarteko Egunean, abenduaren 3an, bukaera emango zaio lehiaketari Toribio Etxebarriari eskainiko zaion omenaldi berezian.
Gure ikasleek, dudarik gabe, parte hartuko dute lehiaketan.

Datu gehiago jakiteko klikatu irudi gainean.


BELDURTZEKO IPUINAK

Hamabostaldi honetan beldurtzeko ipuinekin gozatzeko astia hartu dugu.

1go mailatik Goi-ziklora sorgin, banpiro, deabru  eta era horretako pertsonaien istoriak entzun, ikusi eta irakurri ditugu.


Hona hemen aukeratutako liburu eta ipuin batzuk.