ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






ILUSTRAZIO LEHIAKETA


Liburutegian antolatutako "Haur bat espazioan" ipuinaren ilustrazio lehiaketan parte harte dute 3. eta 4. mailako bolondres batzuk. Bi sari mota banatuko ditugu ostiral honetan jolasgaraian: epaimahaiaren saria (6.mailako ikasle batzuk osatuta) eta mailakideen saria (3. eta 4.mailako ikasleak euren mailakideen ilustrazioa bozkatzeko aukera izan dute). 

Hala ere, ZORIONAK partehartzaile guztiei, lan bikaina egin duzue denek!!!







10. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

Aurten ere Elkarrek ipuin eta  ilustrazio lehiaketa antolatu du. Ikastolaren parte hartzea handia bada, Basque Culinary Center-era txango bat irabaz dezakegu. Martxoak 21 baino lehen utz itzazue zuen lanak liburutegian!
Animatu eta parte hartu!!!!




El

MARITXIPI KANTU-JOLASA







EUSKARAREN EKIMENAK GUINNESSA LORTU DU

Eibarrek Munduko Ginness Errekorra lortu du.



Ekintza herrikoi eta itxaropentsua izan zen. Horrekin  hasiera eman zion Eibarko Euskara Planari.

Eguneroko bizitzan gure hizkuntzak leku handiagoa hartuko duela pentsatzen dugu.

Ondoko errepotaian egun hartan ataratako hainbat argazki.


Ze ekintza polita burutu genuen eibartarrok !!!


DONOSTIAKO LIBURUTEGIEN IRAKUR GIDA


Oporrak hastear daaudela-eta  irakur gida interesgarri hau heldu zaigu. Bertan adin guztientzako gomendioak aurki ditzakegu, ikus ezazu.







AKEBAI: EIBARKO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN HASIERA

Eibarko Herriak Euskara indartzeko Plan Estrategikoa 10 urtetarako martxan jarri du.

Hasiera emateko ekintza honi Untzagan, ekainaren 22an, Guiness marka bat hautsi nahi da.